Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Baserriak, Dorretxeak
  3. Irun: Arbelaitz Jauregia

Irun: Arbelaitz Jauregia

Eliza karrikan kokatua, bere garrantzia Arbelaiztarrenl leinuari eta bertan ostatuz egon ziren pertsonaiei zor dien sortetxe bat da.. 1964ko Otsailean Historiko-Artistiko Oroikarri Probintziala deklaratua.



Eliza karrikan kokatua, bere garrantzia Arbelaiztarren leinuari eta bertan ostatuz egon ziren pertsonaiei zor dien sortetxe bat da.

Aurrealdea barrokoa da, bi zutabe doriko albotan dituen ate batez, triglifo eta metopen erlaitzpe bat duen erlaitz bat eusten dutelarik, eta gainean frontoi bat, armarri batez zatitua.

Atari zabalean oroitarri batek bertan ostatu hartu zuten handizkiak gogoratzen ditu.

Arbelaitz etxean egon diren pertsonaiak:

1565 – Isabel de Valois, Felipe II. emaztea.
1565 – Frantziako Enrique III, Orleáns-go Dukea.
1565 – Medicisko Catalina.
1596 – Austriako Alberto Artxidukea.
1615 – Austriako Ana, Frantziako Luis XIII. emaztea eta Felipe III. alaba.
1659 – Carlos IV., Lorenako Dukea.
1679 – Orleansko Maria Luisa, Carlos II. emaztea.
1692 – Braganzako Catalina, Ingalaterrako Erregina.
1701 – Felipe V.
1705 – Ursinosko Printzesa.
1782 – Frantziako Carlos X., Artois-ko Kontea.

Arbelaitz Jauregia
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak