Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Erakusketa: "Ideia Zeinu Batean. Sánchez-Ubiría Bilduma"

Erakusketa: "Ideia Zeinu Batean. Sánchez-Ubiría Bilduma"

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kubo-Kutxa Aretoa

Ordua:  

Hasiera: 20/10/2018

Bukaera: 20/01/2019

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Kubo-Kutxa Aretoa

Kutxa Gizarte Ekintza.

Garibai, 20 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943411191

Lotura interesgarriak

Donostiako Kubo-kutxa aretoak "Ideia Zeinu Batean. Sánchez-Ubiría Bilduma" erakusketa aurkezten du. 2018ko urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra bitarte egongo da ikusgai.

  • Komisarioa: Alejandro Castañeda

Bilduma

Sánchez-Ubiría bilduma Sebastián Ubiría (1947-2014) eta Margarita Sánchez (1944) senar-emazteek osatu dute 30 urte baino gehiagotan, eta bilduma partikular paregabea da.

Gaur egun 500 artelan inguru ditu, eta hasieran Afrikako arte tradizionaleko piezak bakarrik zituen. Geroago, jauzi egin zuten arte garaikidera, Afrikagatiko pasioa alde batera utzi gabe.

Erakusketa

Margarita Sánchezek honako hau adierazi zuen duela gutxi egunkari nazional batean: «Jendea ezin da bizi arterik gabe. Arteek mundu guztiaren eskura egon behar lukete». Eta ideia horrek darama bere bilduma ezagutzera ematera.

Erakusketak artearen bi aldaera arras desberdin aurkeztu nahi ditu, haien arteko elkarrizketa baten bidez.

Izenburua, Ideia zeinu batean, Pentsaera basatia (1962) liburuko aipu batetik hartua dago; liburu horretan, egileak, Claude Lévi-Strauss antropologo frantziarrak, gogoeta egiten du Afrikako arte tradizionalaren eta mendebaldekoaren arteko antzekotasunei buruz. Nahiz eta, Sergio Rubirak erakusketa honen katalogoaren testu batean aitortzen duen moduan, «eginezina da, eta fikzio bat eraikiz baino ezin da lortu, kirrinka egiten duen eta bat ez datorren fikzio bat eraikiz».

Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma erakusketak zenbait piezaren edertasuna eta interesa ezagutzera gonbidatzen gaitu, alde batetik, eta bestetik, Afrikako antzinako arteko eta arte garaikideko lanen artean existitzen den elkarrizketa etengabea argitzen saiatzera. Eta oso ikuspuntu estimulatzailea darabil horretarako, ikuspuntu dinamikoa, esan genezake. Ikusle aktibo gisa kokatzen gaitu aukeraz betetako mundu baten aurrean.

Publiko Orokorra

  • Ikustaldi Gidatuak
    • Doako ikustaldi gidatuak larunbatero
      • 18:30: euskaraz
      • 19:30: gazteleraz
    • Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea 943251939 telefonoan, Aretoan bertan edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
  • Audiogida Zerbitzua
    • Erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta ingelesa ) aurkitu daiteke.
    • 3€ audiogida bakoitzeko.
    • Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua era badago audigonoa "T"(telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.

Hezkuntza Jarduerak

  • Familientzako Tailerrak: Gri-Gri
    • Larunbatetan, 12:00etatik 13:30era. 5 urtetik 11 urtera arteko haurrentzako, heldu batek lagunduta.
    • Geure kutun eta fetitxe txikiak egingo ditugu. Lehenik parte-hartzaile bakoitzak gauzakiaren istorioa eta tasunak asmatuko ditu eta izen bat jarriko dio… eta gero lanari ekingo dio, egur-zatiak, kartoia, pintura, ehunak, soka, eranskailuak eta lumak erabiliz.
  • Tailer Bereziak
    • Naiara Palaciosen eskutik. 2-4 urteko haurrentzat (11:30-13:00) eta 5-10 urteko haurrentzat (17:30-19:00).
      • Afrikaren formak. 2018ko azaroaren 1ean eta 2an
      • Afrikaren koloreak. 2018ko abenduaren 26an eta 27an
      • Afrika eta Kiki de Montparnasse. 2019ko urtarrilaren 2an eta 3an
    • Prezioa: 5€
    • Informazioa eta erreserbak: 943 251939 edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
  • Ikastetxe eta Kolentiboentzako Jarduerak
    • Ikustaldi gidatuak
      • Iraupena : 60 min
      • Prezioa: 60€
    • Bisita-tailer
      • Iraupena: 90 min
      • Prezioa: 80€
    • Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile
    • Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu
      Informazioa eta erreserbak 943 251939 edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus

Edizioa

  • Erakusketaren Katalogoa
    • Idea Zeinu Batean. Sánchez-Ubiría Bilduma
      • Egileak:
        • Sergio Rubira
        • Olga Fernández López
        • Rocío Robles Tardío
      • Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez
      • Orrialde-kopuru: 272
      • Argitaratze : 2018
      • ISBN:978-84-7173-596-6
      • Salneurria:20 € (B.E.Z.a barnea)

Ordutegia:

  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 / 17:00-21:00

Imagen 1 de la galería de Erakusketa: "Ideia Zeinu Batean. Sánchez-Ubiría Bilduma"
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak