Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Beste ekitaldi batzuk /
  3. V. Sagardo Apurua

V. Sagardo Apurua

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Boulevarda

Ordua:  

Hasiera: 06/12/2018

Bukaera: 10/12/2018

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Boulevarda

Lotura interesgarriak

GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEAK V. SAGARDO APURUA antolatu du hainbat eragilerekin elkarlanean. Sagardotegi zahar bat berreraikiko da Donostiako Boulevarden eta bertan garai bateko sagardotegi-baserri bat irudikatuko dugu eta uzta berriko sagardoak aurkeztuko ditugu. Horretarako, sagar eta sagardoaren kulturarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izango ditugu, Boulevarden egongo den tolare-baserrian. Sagardoaren jaitsiera eta Sagardo berriaren dastatzea eta aurkezpena Donostiaren bihotzean abenduko zubian.

Sagardo Apurua hitza garai bateko hitza da. Sagardotegi bakoitzak egiten zuen gonbidapenari dagokio, sagardo denboraldia hasi aurretik uzta berria dastatzera emateko deiari.

Bost eguneko ekitaldia antolatu du GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEAK Boulevardean eraikiko duen BASERRI-SAGARDOTEGI zaharrean, abenduaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean. Sagardo desberdinak dastatu, inguruko tabernetako pintxoak dastatu, bertso, trikitixa edo musikaz gozatu, sagardo dastatze maridatuetan parte hartu, herri kiroletan parte hartu, bolan parte hartu eta abar luze bat egiteko aukera izango du inguratzen denak.

Festaren helburua da, sagardoaren kultura jendeari zabaltzea, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea, 2017ko uzta berria aurkeztea eta eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Donostian, Sagardoaren hiriburuan.

Urteroko moduan, ekitaldia antolatzeko hainbat babesle eta laguntzaile ditu Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Babesle nagusiak dira: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala. Laguntzaileak berriz: Donostia Festak, Fundación HAZI, Explore San Sebastian Region, Basquetour, Donostia Turismo, Asociación de Hosteleros de Gipuzkoa, Txerrizaleok Elkartea, Lurlan, Urumea: Sagardoaren Ibaia, Albaola Itsas Faktoria, Gastromuseums, Erain Dezagun Fundazioa, Urki ur Kirolak, Donostiarra Arraun Elkartea, Federación de Toka y Bola de Gipuzkoa, Escuela de Hostelería Irizar, Zerain Herri Museoa, Diámetro 200 eta Asociación de Barmans de Gipuzkoa; baita Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Iparraldeko Sagar eta Sagardogile Elkarteak ere.

Sagardoa eta deribatuak, gure edari

Baserri tolarearen bereizgarri izango da Sagardoaren dastatzea. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko produktu guztiak izango dira jendearen gozagarri: Sagardo Naturala, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Sagardo Apardunak, Sagar Zukuak, Kriantzak eta Sagardo Ekologikoak, besteak beste.

Bertako jakiak gure sukaldean

Gure produktuen dastatze aktiboa Baserri Tolareko sukaldean, bertako produktuetan oinarrituta: xolomoburua, gazta irasagarrarekin, sagardotan egositako txorizoa, bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin, besteak beste. Gure sukaldearen ondoan egongo da egunero bertako produktuen azoka.

Zubiaren mugimendurako prest: informazio puntua eta museoa

Abenduko zubia jende mugimendu handia duen oporraldia da gure lurraldean. Ondorioz, bertaratu daitezkeen turistak edota hiriburura egun-pasa datozen bisitariak behar bezala hartzeko hobekuntzak bideratu ditugu aurtengo edizioan. Donostiak hiriburu gisara produktuekin (sagardoa kasu) historikoki izan duen harremana azaldu eta sektoreak eskaintzen dituen plan, pakete, otordu eta beste hainbaten erakusleiho izango da batetik Apuruan bertan egongo den informazio puntua, eta bestetik, Apuruan Kultura eta Historia azalduz jarriko dugun museo-erakusketa. Informazio puntu honetan,sagardo munduaren informazioaz gain, gure lurraldeko informazioa ere egongo da, Gipuzkoa (Explore San Sebastian Region) eta Euskal Herriko (Visit Euskadi-Basque Country) baliabide turistiko ezberdinak eskainiz.

Bertatik igaroko dira Donosti Turismoren bulegoak egun horietan Alde Zaharrean egingo dituen bisitak, eta zenbait eragile turistiko zein kulturalek gune berezi bat izango dute aurtengoan: Albaola Itsas Faktoriak urteroko ohitura mantenduz EuskaI tsasgitzaren inguruko erakusketa berezi bat eskainiko du. Zeraingo Museo Etnografikoak eta Beasaingo Igartza Jauregiak Burdinaren inguruko erakusketa bat eta Euskal Museo Etnografikoen Sareak "Gastromuseums" izenpean ere bertan lekua izango du euren tailerrak egin eta ekitaldia aberasteko.

Baserria bera garai bateko Sagardotegi moduan apainduko dugu, baina zati modernoa ere izango du, egungo kontsumoa eta ohiturak bertan agertuz.

Beraz, Donostiako Boulevardean bost egunetan zehar izango ditugun ekitaldiak hementxe, hurrenez hurren:

Sagardo Apuruan, garai bateko sagardotegi bat berregiten da Boulevardean, orduko Donostiako sagardotegi eta baserrien itxura eta giroa biltzen dituena.

Egitaraua:

  Abenduak 6 osteguna
11.00 "Urumea, sagardoaren ibaia" Sagardo berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura
11.00 Produktuen eta sagardoaren deskarga eta uzta berriaren aurkezpena Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien eskutik.
11.15 Kalejirak lagunduta, produktuen garraioa idi parearekin Boulevardera
12.00 "Sagardo Apurua" baserriaren inaugurazio ekitaldia eta irekiera. Sagar dantza, sagar jotzea eta lehen muztioaren elaborazioa JO ALA JO elkartearen eskutik
18.00 Txerri errea dastatzeko aukera
19.30 "Euskal sagardoa Jatorri Deitura" dastatze gidatua

Abenduak 7 ostirala
11.30 V. Sagardo Apurua Pintxo txapelketa
12.00 Pintxo txapelketa herrikoia
12.30 V. Sagardo Apurua Pintxo txapelketaren sari banaketa
18:00 V. Sagardo Apurua Sagardo Cocktail lehiaketa
19:30 Bertso kata musikatua Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Imanol Kamioren eskutik
12.00-18.00 ALBAOLAREN ONTZIGINTZA ERAKUSTALDIA: arotzek egurrezko tornu batekin San Juan baleontziaren txirrikak landuko dituzte. Gehiago ikusteko Pasaiako Albaola zabalik! 10-14 / 15-18. INFO + www.albaola.com

Abenduak 8 larunbata
10.30 7 Lurraldeen 2018 uztaren aurkezpena
11:00 Museo Enogastronomikoen sarearen eskutik tailerrak umeentzat
14:30 BAZKARI-GIDATUA KM 0: bertako produktuez egindako otordua 7 lurraldeetako sagardo eta deribatuekin uztartuta.
18:00 Erromeria Estanga anai-arrebekin

Abenduak 9 igandea
12.00 Herri kirol saioa
12.45 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin
13.30 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin
14.15 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin

Kartela
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak