Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Gastronomia / Ofertas menús gastronómicos..
  3. Txuleta Festa Tolosan

Txuleta Festa Tolosan

Herria: Tolosa

Lekua: Zerkausia

Hasiera: 08/12/2017

Bukaera: 10/12/2017


Ekitaldi gehiago Zerkausia

Lotura interesgarriak

Txuletaren festari esker, Tolosa "parrilla handi bat" izango da. Tolosako erretegiek kalera aterako dituzte beren parrillak, erretegietako menu tipikoa emateko: txuleta, piperrak, kukuluak, urdaiazpikoa, esparragoak, gazta eta Tolosako postre tipikoak: teilak eta zigarrotxoak, eta xaxuak.

Tolosa, idi-txuletaren jatorria dela esan ohi da, lehen aldiz bertan dastatu baitzen. Julián Rivas, Casa Julián-eko sortzailea izan zen 60.h amarkadan bere jatetxeko txahal-txuleta, baserriko lanetarako bakarrik erabiltzen zen idiaren txuletagatik ordezkatu zuena. Arrakasta hain izan zen nabarmena haragia kontsumitzeko modu berri batean bihurtu zela.

Abenduaren 8tik 10era Zerkausira aterako ditugu parrilak, asteroko merkatuaren eszenatoki mitikoa jangela handi batean bihurtuz, Oria ibaiari begira. Txuletaren festa handia ospatuko dugu, Tolosako gastronomiaren izar nagusienetako bat baita txuleta. Bertaratuko den bezeroak ez du soilik espazio berezi bat (berogailuekin prestatua) eta zerbitzu profesional batez bakarrik gozatuko, bertatik bertara ikusi ahal izango ditu erretegietako arduradunak beraien txuletak prestatzen eta kalitateko handiko produktuez gozatu ahal izango du.

Ekitaldi berezi eta bakarra, Tolosan ospatzen dena, non mahai gainean jarriko den tolosarren lana ondo egiteko filosofia.

 

Aurtengo Txuletaren Festa abenduaren 8tik 10 era luzatuko da 4 otordurekin: abenduak 8an bazkaria; abenduaren 9an bazkari eta afaria; eta abenduaren 10ean, bazkaria. Jada egin daitezke erreserbak 943 69 74 13 telefonora deituz.

Helduentzako Menua:

  • Urdaiazpikoa
  • Nafarroako esparragoak
  • Kantauriko antxoak
  • Lodosako piperrak
  • Txuleta
  • Idiazabal gazta
  • Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa

*Abenduaren 10eko menuan, igandea, idi txuleta zerbitzatuko da.
Prezioa: 45,00 €

Haurrentzako Menua:

  • Pasta tomatearekin edo arroz txuria tomatearekin
  • Oilasko Errea txip patatekin edo eskalopea txip patatekin edo hanburgesa saltsan
  • Helatu Sandwich-a edo bainilazko natilak edo flana

Prezioa: 12,00 €

Zizka Mizka Koxka gunea - III. edizioa:
19-90 gastrotekak, Barriola harategiak, Txomin parrillak, Imanol Zubelzuk, Fronton jatetxeak eta Solana 4-k Eusko Label haragia parrilan eskainiko dituzte Zerkausian, pintxo edota razio formatoan. Ostiral eta larunbatean goizez zein arratsaldez izango da (12:00-16:00 eta 18:00-22:00. Larunbatean 22:30ak arte) eta igandean, berriz, goizez (12:00-16:00).

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Tolosako udala

Tolosako Txuleta Festaren kartela
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak