Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Laguntza

Laguntza

 

KulturWeb-ek lau datu mota dauzka:

Ekitaldiak : Hasiera eta bukaerako data edota urte guztian zehar ospatzen diren, eta partikularrak, erakunde publiko edo pribatuek eta elkarteek antolatzen dituzten ekitaldi eta eskaintzak barneratzen ditu (kulturalak, aisialdikoak, kirolak, jaiak, turistikoak,...). Hala nola donostiar Jazzaldia, Antzuolako herriko jaiak, turismo aktiboa eskeintzen duen enpresa batek antolaturiko puenting-a, Turismo bulego batek eskainitako bisita gidatua edota museo bat ikustatzeko aukera ematen du.

Baliabideak : Kulturarekin lotura duten elementu talde ukigarri eta ukiezinak dira (ohiturak, hizkuntza, folklorea, artea, paisaiak, tokiak eta abar...), nortzuk lurraldeari (Gipuzkoari) eta bisitariari aberastasun bat dakarzkie. Adibidez Kontxako Badia, Euskara, Akelarreak, gure baselizak, eta abar...

Zerbitzuak : Berauek bai antolakuntzarekin, partehartzearekin edo eta elkarlotzearekin, eskaintza kulturala sortzen laguntzen dute. Esate baterako Buruhaundi eta Erraldoien konpartsa, Turismo Bulegoa, Hotelak, Garraio Zerbitzuak, eta abar...

Antolatzaileak : Bisitariei eskainita dauden era guztietako ekitaldiak eskaintzen dituzten enpresa eta zerbitzu publiko edo pribatuak dira, beraien funtsa bisitaria alaitzea delarik. Adibidez Tolosako Ekimen Kulturalen Zentroa, Kutxa, Udaletxeak, Hondarribiako Parapente Eskola edota Kirol eta Kultur erakunde anitz.

 

KulturWeb-en nola bilatzen da?

KulturWeb-ek bilaketak hiru modu ezberdinetan gauzatzeko aukera eskeintzen du. Bilaketa Askea, Agenda eta Mailak. Hirurak elkarrekiko independienteak dira.

 

Bilatu nahi duzuna garbi baduzu saia zaitez KulturWeb-en Bilaketa askea erabiltzen. Klabea den hitza zehaztu eta KulturWeb-ek bere datu base guztian zuk eskatutako hitzarekin lotura duten erregistroak bilatzen ditu.

KulturWeb-ek Ekitaldiak, Baliabideak, Zerbitzuak eta Antolatzaileak automatikoki bilatzen ditu, lau arlo hauek zuzenduriko emaitzak erakutsiaz. Emaitzen orrialdeak lau kontzeptuei dagozkien lau papar erakusten ditu. Emaitzak agertzeko bakoitzaren gainean jarri eta zapaldu.

KulturWeb-ek majuskulak ez ditu kontutan hartuko. Hau da, -Armen Alardea- edota -armen alardea- berberatzat joko ditu.

Bilaketa burutzeko hitz klabe bat baino gehiago erabil daiteke. KulturWeb-ek, barnean hitz klabe bat edo anitz duten erregistroak erakutsiko ditu. Hau dela eta, Irungo Armen Alardea, -Irungo Alardea- hitz klabearen emaitzetan bilatzea errazagoa izango da -Alardea- hitz klabearen emaitzetan baino.

Esaldia ere komatxo artean bila daiteke, berau osatzen duten hitzak banan-banan bilatzeko lana erraztuz. Horrela -Armen Alardea- idaztean alardea eta armak dituzten erregistro guztiak bilatzen dituen bitartean, "Armen Alardea" idaztean soilik -Armen Alardea- esaldia duten erregistroak topatzen ditu.

Bilaketa terminuaren azpian, , -Esaldia Dauka- eta -Esaldi Zehatza- aukerak dituen zerrenda bat aurkitzen da. -Esaldia Dauka- aukeratuz eta adibidez -Ur- sartuz, Kulturweb-ek -Ur- duten erregistroak aurkitzeaz gain hitz hori daramaten beste hitz batzuk ere topatzen ditu, hala nola, Urdai, Elur, Ingurune,... -Esaldi Zehatza- aukeratuz gero, hau ez da gertatuko, KulturWeb-ek sartutako hitza hitz zehatz gisa aurkitzen bait du eta ez hitz haundiago baten zati bat bezala.

 

 

 

Agenda

Soilik ekitaldiak bilatzen ditu.

Hiru kontzeptuez baliaturik ekitaldiak bilatzen ditu: Zer, Non eta Noiz.

Adibidez, -Musika-, -Tolosa- eta -Asteburua- aukeratuz gero KulturWeb-ek Tolosan asteburuan ospatzen diren ekitaldi musikalak topatzen ditu.

Hiru kontzeptuen edozein arloetan Denak aukera eskatu dezakezu eta KulturWeb-ek kontzeptuaren balore guztien emaitzak topatuko ditu.

Adibidez -Musika-, -Non (denak)- eta -Asteburua- aukeratuz gero, KulturWeb-ek Gipuzkoako herri guztietan asteburuan ospatuko diren ekitaldi guztiak aurkituko ditu.

 

 

 

Mailak (Gai Nabigatzailea)

KulturWeb-en dauden datu guztiak mailetan sailkatuak daude.

KulturWeb hasieran dagoen mailen taulan, Ekitaldi, Zerbitzu, Baliabide eta Antolatzaileentzako paparrak aurkituko dituzu. Aurki nahi dituzun datuaren arabera, paparra auketatu.

Ondoren nahi duzun maila hautatu eta KulturWeb-ek maila horri dagozkion erregistroak eta egon daitezkeen azpimailak erakutsiko digu.

Azpimaila bat aukeratuz gero, KulturWeb-ek bere erregistroak eta azpimailak aditzera emango ditu, ondorengoekin berdin egingo duelarik.

 

 

Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak